XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badakizu? Barregarria da, gaur egun ere badakit non dagoen lurperatua txakurra, baina meategia betiko galdu zen.

Txakurraren hezurrak desertuan ustelduko dira, zoritxarrez. Tuj! Tuj! Tuj!

GAZTEA: Hotz zara?

JOHN: Ez.

GAZTEA: Hozkia eman dizu.

JOHN: Sar zaitez zeure kontuetan...

GAZTEA: Darkarrez zaude... Jakarik nahi?

JOHN: Ez! (Ukabilkada) Zer uste duzu naizela, agure elbarria ala? (Mahaira hurbildu eta garagardoari ekin dio)

GAZTEA: Ez edan hainbeste, mihia trabatuko zaizu.

JOHN: (Billarrean hasiz) Uste duzu gau osoa edukiko nauzula istorioak kontatzen?

GAZTEA: (Makilari eraginez) Apustuaren tartea bete arte, bai, behintzat.

Zer gertatuko zen Leok eta zuek urrea aurkituz gero?

JOHN: (Jokoan) Ez dut horretaz pentsatzen.

GAZTEA: (Jokoan) Ez duzu imajinatzen nola joan zitezkeen kontuak?

JOHN: (Jokoan) Ez dituzu memoriak eta ameskeriak nahastu behar.

Bestela, dena batzen da desertuko hautsa legez, eta ez duzu ezer argi ikusten.

GAZTEA: (Jokoan) Aberatsak izango zineten, eta ez zinateke trailerhomen biziko, milaka akreko arrantxoan baizik.

Zaldi aldra bat eta guzti.

JOHN: (Jokoan) Ixo!

GAZTEA: (Jokoan) Ezkonduko zinen, agian, Kaliforniako potoloarekin.